- Hasiera
- >
- Zerbitzuak
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.
Zerbitzuak
Gaur egun, Ultzanueta Zerbitzu Mankomunitateak hornidura- eta saneamendu-eskumenak ditu, eta, beraz, honako Kontzeju hauei ematen die zerbitzua:
Ultzama
- Alkotz, Arraitz, Arraitz-ko Bentak, Auza, Eltso, Galain, Gerendiain, Gorrontz-Olano, Iraizotz, Ilarregi, Larraintzar, Lizaso, Orkin, Elordi Industrialdea, Suarbe, Iraizotz-ko Urbanizazioak, Urritzola eta Zenotz.
Odieta
- Gaskue, Gelbentzu, Gendulain, Latasa, Erripa, Ziaurritz eta Ostitz.
Anue
- Etulain, Olagüe, Burutain, Leazkue eta Etsain.
Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatetik, honako gestio hauek egiteko aukera dagoela jakinarazten dizu. Horietakoren bat egin nahi baduzu, izapide zehatzera sar zaitezke, proposatutako estekaren bidez, edo zuzenean gure Egoitza Elektronikoaren bidez.
- Hartune Berria
Hartune berri bat eskatu nahi baduzu, aldez aurretik kontutan hartu beharko dituzu bai “Araudi Teknikoan”, bai “Izaera Administratiboko Araudian” azaldutako baldintzak.
- Titulartasuna Aldatzea
Etxebizitzaren jabea bazara, eskabidearekin batera (Instantzia) honako hauek aurkeztu beharko dituzu:
- Titulartasun-agiria (jabetzaren eskritura)
- Titular berriaren NANaren kopia
- Helbideratzeko agindua
Etxebizitzaren errentaria edo maizterra bazara, eskaerarekin batera (Instantzia) honako hauek aurkeztu beharko dituzu:
- Errentamendu-kontratuaren kopia
- Etxebizitzaren jabearen baimena
- Titular berriaren NANaren kopia
- Helbideratzeko agindua
- Kontagailuaren aldaketa
Zure kontagailua behar bezala ez dabilela edo irakurtzeko moduan ez dagoela egiaztatzen baduzu, hura aldatzeko eska dezakezu.
- Hornidurari Baja ematea
Zure etxebizitzaren/negozioaren hornidurari behin betiko baja eman nahi badiozu, horniduraren baja eska dezakezu Instantzia orokor bat betez.
Berriro alta eskatu nahi izanez gero, Ordenantzan agertzen den hartune tasa ordaindu beharko duzula jakinarazten zaizu.
- Faktura helbideratzea
Fakturen ordainketa helbideratu nahi baduzu edo zure kontu-zenbakia aldatu behar baduzu, helbideratze-aginduaren eredua edo SEPA eredua bete behar duzu.
- Tarifa Soziala
Ordenantza Fiskalaren Eranskineko 11. puntuan deskribatutako egoeraren batean egonez gero, zure fakturan murrizketa berezia izateko aukera edukiko duzu.
Ordenantzan adierazten den bezala, eskaerarekin batera (Instantzia), egoera hori justifikatzen duen dokumentazio guztia ekarri beharko duzu.
- Kontagailuaren Irakurketa
Uraren kontagailuaren irakurketa bidali behar badiguzu, kolore beltzean agertzen diren zenbakiak eman behar dizkiguzu, estalkia igoz, jarraian erakusten den bezala. Ikusi irudia.
Irakurketa helarazteko, mezu elektroniko bat bidal diezagukezu ultzanueta@ultzanueta.es helbidera, 663 20 86 77 telefonora deituz bulego-ordutegian edo Egoitza Elektronikoaren bidez.
UR-LAGINEN ANALISIAK
KALTZIO GOGORTASUNA
RADONA
Saneamendu kanona etxeko zein industriako hondakin urak zergapetzen dituen ingurumen zerga da. NILSAk, araztegien eraikuntza, operazioa eta mantenua finantzatzeko, kudeatzen du kanona.
Webgunean, indarrean dauden tarifak kontsulta ditzakezu, bai aurtengoak, baita aurreko ekitaldietakoak ere:
- Saneamendu-sare publikoetara konektatutako etxeko ur-erabilerei aplikatu beharreko karga-tasak.
- Saneamendu-sare publikoetara konektatutako etxekoak ez diren ur-erabilerei aplikatu beharreko karga-tasak.
- Saneamendu-sare publikoetara konektatuta ez dauden eta erakunde eskudunek emandako beharrezko administrazio-baimenak dituzten erabiltzaileak. Ibilgu publikora isurtzeko baimenean ezarritako baldintzak betetzen ez badira, a) edo b) idatz-zatietan ezarritako tarifa aplikatuko da
Helbidea: San Juan kalea, 5 | 31798 | Olagüe (Nafarroa)
Telefonoa: 948 30 70 79
Helbide elektronikoa: info@anue.es
Webgunea: anue.es
Helbidea: San Sebastián Kalea 107 | 31799 | Erripa (NAVARRA)
Telefonoa: 948 30 72 58
Helbide elektronikoa: odieta@odieta.es
Webgunea: www.odieta.es
Helbidea: San Pedro Kalea 8 | 31797 | Larraintzar (Navarra)
Telefonoa: 948 30 51 15
Helbide elektronikoa: ayuntamiento@ultzama.es
Webgunea: ultzama.eus