Mancomunidad de Servicios Ultzanueta

27/06/2025

Eguzki-instalazio fotoboltaikoa FV 55,35 kW, autokontsumorako, konpentsaziopeko soberakinik gabekoa, bateriarik gabekoa, Arraitzeko Edateko Ura Tratatzeko Instalazioan

 

Proiektua, eguzki-instalazio fotoboltaiko bat da, Ultzanueta Zerbitzu Mankomunitatearen jabetzako Edateko Uraren Tratamendurako Estaziorako (EUTE), Arraitzen (Ultzama) kokatua, soberakinik gabeko autokontsumo-modalitatearekin.

Instalazioaren potentzia elektrikoa 55,35 kW-koa izango da, eta urtean 67.187 kWh-ko ekoizpena izango du, gutxi gorabehera.

Proiektu hau, erronka demografikoa duten udalerrietan energia garbiko tokiko proiektu berezietarako inbertsioetarako laguntzetara atxikita dago (DUS 5000 PROGRAMA), Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren Berroneratze eta Erronka Demografikoko Programaren esparruan.

Inbertsioa, guztira, 51.425,00 eurokoa da, eta laguntzaren zenbatekoa 43.711,25 eurokoa.

 

Informazioa

 

Instalazioak eguzki-datuak neurtu eta erregistratzeko sistema bat du, eta datu horiek esteka honen bidez ikus daitezke:

Energia-ekoizpenaren datuen monitorizazioa denbora errealean

Erabiltzailea: ULTZANUETA
Pasahitza: ******** (interesa izanez gero, aldez aurretik erregistratu ondoren emango da)