Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

Albisteak

URAREN HORNIDURARI ETA SANEAMENDUARI BURUZKO ESKUMENAK, ILARREGI ETA ETSAINEN

04/04/2023

2023ko martxoaren 28an, Ultzanueta Mankomunitateko Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen: “Ultzama eta Anueko Udalek eskuordetutako uraren hornidurari eta saneamenduari buruzko eskumenak onartzea, ILARREGI eta ETSAINi dagokienez, eta zerbitzua martxan jartzea“. 2023ko maiatzaren 1ean hasiko da zerbitzua herri horietan.

Autokontsumorako den eguzki-instalazio fotoboltaikoa (FV 55,35 kW), konpentsaziorako soberakinekin, bateriarik gabe, Arraitzeko Edateko Ura Tratatzeko Instalazioan.

14/12/2022

      Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitate erakundeari emandako laguntza, abuztuaren 3ko 692/2021 Errege Dekretuaren testuinguruan, zeinak erronka demografikoa duten udalerrietan energia garbiko tokiko proiektu berezietan inbertsioak egiteko zuzeneko laguntzak ematea arautzen duen (DUS 5000 PROGRAMA), Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren Berroneratze eta Erronka Demografikoko Programaren esparruan.  

Foto noticia - LARRAINTZARKO ESKOLAKO IKASLEEN BISITA (Sustraiak proiektua 2021)

LARRAINTZARKO ESKOLAKO IKASLEEN BISITA (Sustraiak proiektua 2021)

07/10/2021

2021eko SUSTRAIAK hezkuntza-proiektuarekin lankidetzan, zeinak “Ura, lurraldearen eta bertako biztanleen egituratzailea” gai nagusia duen, Larraintzarko Eskolako lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleek gure lurraldeko URAri lotutako zenbait inguru bisitatu zituzten, iturburutik gure etxeetara iritsi arte egiten duen bidea ezagutzeko. Txangoa, Biurruneko iturburura egindako bisita batekin hasi zen, eta, amaitzeko, hitzaldi hezitzaile bat egin zen eta ULTZANUETAKO […]

Foto noticia - URRITZOLA-GALAIN LOTZEKO OBRAK

URRITZOLA-GALAIN LOTZEKO OBRAK

23/04/2021

Ultzanueta Mankomunitateko Batzarrak, 2021/04/20an, “Urritzola-Galain Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko goi-hornidurako sarearekin lotzeko” obren proiektua eta horien eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda onartu zituen. Hartutako erabakiaren IRAGARKIA Eragindakoen zerrenda