Egoitza Elektronikoa
Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatetik, honako gestio hauek egiteko aukera dagoela jakinarazten dizu. Horietakoren bat egin nahi baduzu, izapide zehatzera sar zaitezke, proposatutako estekaren bidez, edo zuzenean gure Egoitza Elektronikoaren bidez.
Hartune Berria
FALTA TRADUCCIÓN:En caso de que quiera solicitar una nueva acometida, previamente, deberá tener en cuenta las condiciones expuestas tanto en la “Normativa Técnica”, como en la “Normativa de carácter administrativo”.
Titulartasuna Aldatzea
Etxebizitzaren jabea bazara, eskabidearekin batera (Instantzia) honako hauek aurkeztu beharko dituzu:
- Titulartasun-agiria (jabetzaren eskritura)
- Titular berriaren NANaren kopia
- Helbideratzeko agindua
Etxebizitzaren errentaria edo maizterra bazara, eskaerarekin batera (Instantzia) honako hauek aurkeztu beharko dituzu:
- Errentamendu-kontratuaren kopia
- Etxebizitzaren jabearen baimena
- Titular berriaren NANaren kopia
- Helbideratzeko agindua
Kontagailuaren aldaketa
Zure kontagailua behar bezala ez dabilela edo irakurtzeko moduan ez dagoela egiaztatzen baduzu, hura aldatzeko eska dezakezu.
Hornidurari Baja ematea
Zure etxebizitzaren/negozioaren hornidurari behin betiko baja eman nahi badiozu, horniduraren baja eska dezakezu instantzia orokor bat betez.
Berriro alta eskatu nahi izanez gero, Ordenantzan agertzen den hartune tasa ordaindu beharko duzula jakinarazten zaizu.
Faktura helbideratzea
Fakturen ordainketa helbideratu nahi baduzu edo zure kontu-zenbakia aldatu behar baduzu, helbideratze-aginduaren eredua edo SEPA eredua bete behar duzu.
Tarifa Soziala
Ordenantza Fiskalaren Eranskineko 11. puntuan deskribatutako egoeraren batean egonez gero, zure fakturan murrizketa berezia izateko aukera edukiko duzu.
Ordenantzan adierazten den bezala, eskaerarekin batera (Instantzia), egoera hori justifikatzen duen dokumentazio guztia ekarri beharko duzu.
Kontagailuaren Irakurketa
Uraren kontagailuaren irakurketa bidali behar badiguzu, kolore beltzean agertzen diren zenbakiak eman behar dizkiguzu, estalkia igoz, jarraian erakusten den bezala. Ikusi irudia.
Irakurketa helarazteko, mezu elektroniko bat bidal diezagukezu mankomunidadultzanueta@gmail.com edo ultzanueta@ultzanueta.es helbideetara, 663 20 86 77 telefonora deituz bulego-ordutegian edo Egoitza Elektronikoaren bidez.